Ibilgailuen gaineko zerga otsailaren 1ean kobratuko da

Andrea ZIpitria 2023ko urt. 30a, 11:58

Helbideratuta duten herritarrei, otsailaren 1ean kobratuko zaie; besteek, apirilaren 28ra arte izango dute ordaintzeko aukera.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Aiako Udalak jakinarazi du ibilgailuen gaineko aurtengo zerga kobratzen hasiko dela. Helbideratuta duten herritarrei, otsailaren 1ean kobratuko zaie. Helbideratuta ez dutenek, berriz, ordainagiria jasoko dute etxean eta apirilaren 28ra arte izango dute aukera ordainketa egiteko. 

Udaletik zehaztu dutenez, tarifak 2o22ko berak izango dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide