Bertso afaria antolatu dute otsailaren 10ean Andatzako elkartean

Andrea Zipitria 2023ko urt. 23a, 09:20

Andatzako auzo elkartea.

Aritz Hernandez 'Larrume', Unai Mendizabal eta Iban Gorriti 'Beltza' ariko dira bertsotan. Afaltzera joan nahi dutenek, tiketak erosi beharko dituzte Andatza elkartea instagram kontuan, otsailaren 3a baino lehen.

Andatzako auzo elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 10erako, elkartean bertan. Aritz Hernandez Larrume, Unai Mendizabal eta Iban Gorriti Beltza ariko dira bertsotan.

Bertso afarian parte hartu nahi duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, Andatzako elkartea instagram kontuan. Afarirako txartelak 28 eurotan jarri dituzte eta menua izango da: urdaiazpikoa, zainzuriak, piper beteak, ganbak baratxuriarekin, sahieskia, postrea, kafea eta kopa. Tiketak erosteko azken eguna, berriz, otsailaren 3a izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide