Bihar ez da erromeriarik izango Aristerrazun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urt. 21a, 16:27

Aristerrazuko plazan jendez beteta. (Ibon Errazu)

Asteburuan Zarauzko Urteta auzoko jaiak dira, eta, ohitura jarraituz, bertako erromeria errespetatuko du Aristerrazuko Erromeria Elkarteak.

Aristerrazuko Erromeria Elkarteak ohar bidez jakinarazi du, bihar arratsaldean ez dela erromeriarik izango Aristerrazun. Izan ere, ohitura da inguruko auzoetako festak direnean, tokian tokiko erromeriak errespetatzea, eta Aristerrazun saiorik ez egitea. Hala, asteburuan, Zarauzko Urteta auzoko jaiak direnez, Urtetara joateko deia luzatu dute Aristerrazuko Erromeria Elkarteko kideek. Aristerrazuko plazan, berriz, hurrengo saioa hilaren 29an izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide