Zuriz jantzirik argitu da eguna gaur Aiako mendietan. Herrigunean elurrik ez bazegoen ere, inguruko tontorrak eta magalak zurituta zeuden; Iturriotz eta Andatzarrate inguruan, esaterako, manta zuria ikus daiteke goizean goizetik, eta orain ere elur txikia ari du inguru horretan. Hala, neguko lehen elurteaz gozatzeko asmoz, zenbait herritarrek mendi aldera jo dute, goizean goiz.
Ertzainak dabiltza inguruko errepideetan ikuskapen lanak egiten, baina errepideak zabalik daude.
Argazkiak: Andrea Zipitria