Erromeria-zaleek hitzordua izango dute bihar Aristerrazun, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga igoko direlako Andatza Auzoko Aristerrazu plazako oholtzara, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:00etan hasiko da saioa, eta 21:00ak ingurura arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Hala, Aristerrazuko Erromeria Elkarteak eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuan lagun artean dantza egitera gonbidatu dituzte herritarrak.