Salgai daude Jenus Lester kontzerturako sarrerak

Andrea Zipitria 2023ko urt. 13a, 13:00

Jenus Lester taldearen kontzertua izango da Aiako Probalekuan, 22:30ean; eta gaurtik aurrera sarrerak eskuragarri egongo dira Kultur Etxean edo online, 10 euroren truke.

Jokin Pinatxo beratarra buru duen Janus Lester taldea bere lehen diskoa argitaratu berri du: Ez gaitzala loak harrapatu. Bada, Aian entzuteko aukera izango da, otsailaren 11n, gaueko 22:30ean, Probalekuan. 

Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. 10 euro ordainduta, Aiako Kultur Etxean erosi daitezke sarrerak, baita internet bidez ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide