Aiako pilotalekua jendez bete zen atzo arratsaldean; izan ere, II. Pala Txapelketa Mistoko finalak jokatu zituzten. 18:00etan ekin zioten lehenengo partidari. 14 urte bitartekoak lehiatu ziren aurrena: Intza Iturainek eta Xuban Illarramendik aurkari izan zituzten Maddi Cotano eta Eki Aizpuru. Lehia estua izan zen, eta puntu bakar batengatik gailendu ziren Intza eta Xuban.
Helduen kategorian honako herritarrak iritsi ziren finalera: alde batetik, Lorentz eta Ainitze Orbegozo eta, bestetik, Iban Aldalur eta Ainara Agirre. Hasieratik markagailuan aurre hartu zuten anai-arrebek, eta 20-12 bukatu zen partida.