Hiru Errege Magoak ailegatu dira Aiara. Aurreko bi urteetan autobusean eta kamioi batean etorri ziren, aurtengoan, aiarrak guztiz liluraturik utzi dituzte eta bizikletan hartu dute herria. Txirringak plazan aparkatu ondoren kalejira egin dute. Tartean suzoko bolak jaurti dituzte zerura.