Urtarrilaren 1an, iluntzean, erromeria-zaleek ez zuten hutsik egin, eta jendetza bildu zen Aristerrazu plazan. Elizagoien ahizpak igo ziren oholtzara, eta dantzan jarri zituzten bertaratu ziren herritarrak. Giro paregabea izan zela nabarmendu dute antolatzaileek.
Gabon garaiari bukaera emateko, hurrengo erromeria urtarrilaren 6rako antolatu dute, Errege Egunerako. Beraz, ostiral iluntzean berriz bilduko dira erromeria-zaleak Aristerrazun.
Argazkiak: Ibon Errazu