Giro polita izan zen atzo arratsaldean, Aiako plazan. Izan ere, 17:00etan hasita, San Silbestre lasterketa egin zuten herrigunean barrena. Lehenik eta behin, haurren txanda izan zen, eta, ondoren, 12 urtetik gorakoek hartu zieten lekukoa. Guztira, 90 lagun inguru bildu ziren Aiako San Silbestrean, eta guztiak izan ziren txapeldunak, antolatzaileen esanetan, parte hartzea delako "garrantzitsuena". Bukaeran, sariak zozkatu zituzten parte-hartzaile guztien artean.