Atzo goizean, Aiako Slaloma jokatu zen Ubegun industriagunean, eta motor hotsak hartu zuen ingurua. Eskualde osotik iritsitako motozaleak bildu ziren hitzorduan, eta eguraldiak lagunduta, giro ederra izan zen. Azkenean, Asier Tejado nagusitu zen 02:05,518 denborarekin; bigarren sailkatu zen Eneko Correia (02:16,427), eta hirugarren Unai Iparragirre (02:16:500).
Pilotu bakoitzak lau saio egin zituen; bi entrenamendu eta beste bi txanda ofizial. Azken bi horietako batean lortutako denborarik onena kontutan hartu zitzaien sailkapenerako.