Lagun Artea Eskuderiak antolatuta, Ubegun industriagunea slalom pista bihurtuko da bihar. Urtea motor hotsez agurtzea ohitura bihurtu da azken urteetan, eta biharko saioan ere ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. 10:00etan hasiko da proba, baina 09:00ean hasiko dira epaileak ibilgailuei egiaztapenak egiten.