Jai giroan ospatu dituzte Gabonak Urdanetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 29a, 12:47

Herriguneetan ez ezik, auzoetan ere antolatzen dira ekitaldiak Gabon garairako. Gabon Egunean, esaterako, Olentzero iritsi zen Urdanetara, eta auzoko haurren eskutitzak jaso zituen.

Urdanetako auzo elkarteak festa antolatu zuen Gabon Egunerako auzoan. Arratsalde partean, Gabon eskean atera ziren auzotarrak, eta iluntzean, Olentzero iritsi zen Urdanetara, umeen gutunak jasotzeko. Mimo handiz prestatu zuten ekitaldia auzo elkarteko kideek, xehetasunik txikiena ere kontutan hartuta. Hona hemen argazki bilduma.

Argazkiak: Edurne Albizu Lizaso

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide