Arratsalde jostagarria izan zen atzokoa Aiako txikientzat; izan ere, olinpiadak izan zituzten Lardizabal kirolgunean. Indarra baino gehiago abilezia eta punteria ona eskatzen zituzten probak jarri zizkieten antolatzaileek. Hala, 7 probaz osatutako zirkuituoa prestatu zuten, zeinari bi itzuli eman behar izan zizkioten ahalik eta puntu gehien biltzeko. Emaitzaz harago, ederki pasatu zuten parte hartzaileek.
Jolasek iraun zuten bitartean eguraldia lagun izan zuten, eta azken parte hartzaileak amaitu bezain laster euria hasi zen, zirimira. Gauzak horrela, frontoian bildu ziren haur zein guraso guztiak eta txokolate beroaz eta bizkotxoez gozatu zuten bertan.