Erromeria antolatu dute Aristerrazun urte berriari ongi etorria emateko

Jabi Gonzalez Toston 2022ko abe. 26a, 14:00

Elizagoien ahizpek jarriko dizkiote lehen doinuak 2023ari Aiako Andatza auzoan. 18:00etatik 21:00etara eskainiko dute emanaldia igandean.

2023arekin batera itzuliko dira erromeriak Andatza auzoko Aristerrazu plazara. Guazak horrela, igandean, urtarrilaren 1ean urte berriari ongi etorria emateko emanaldia eskainiko dute Itsaso eta Irune Elizagoen ahizpek 18:00etan hasita. Hiru orduz arituko dira eta saioa antolatu duen Andatza Erromeria Elkarteak zehaztu duenez ez dira gertatu daitezkeen ezbeharren arduradun egingo.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide