Gabonetarako prestatu duten egitarauaren barruan, ostiralean, hilak 23, afari-merienda eta bakarrizketa saioa egingo dituzte Aian. Bi jarduerak probalekuan izango dira: aurrena, 19:30ean hasita, afari-merienda; eta gero, 21:00etan hasita, Futbolistok bakarrizketa saioa eskainiko du Zuhaitz Gurrutxaga. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekintza izango da, eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude Interneteko Musikaze.com atarian nahiz Aiako Kultur Etxean, hamabi euroren truke. Sarrerarekin, hiru pintxo eta trago bat hartzeko eta bakarrizketa saioa ikusteko aukera izango dute herritarrek.