Astebetean hiru erromeria egin dituzte Aristerrazuko plazan, eta hiruretan ezin hobea izan da giroa. Azkenekoan, igandekoan, Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariak igo ziren oholtzara, eta 18:00etan hasita, hiru orduko saio eskaini zuten. Gogotik dantza egin zuten dozenaka herritarrek.