Gaur, igandea, erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara izango da saioa, eta Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariak igoko dira oholtzara. Antolatzaileek adierazi dute ez direla gerta daitezkeen ezbeharren arduradun egingo.