Iturraran parketxean garai batean ogia nola egiten zuten ikasteko tailerra antolatu dute bihar goizerako, eta oraindik gelditzen dira leku batzuk. Familia osoari zuzendutako ekimena da, eta bertan parte hartzen dutenek Agorregin garia ehotu, oreari forma eman eta dastatzeko aukera izango dute.
Eskua bete ore Iturraranen ekimenean parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. 2-12 urte bitarteko haurrek lau euro ordaindu beharko dute, eta 12 urtetik gorakoek, sei euro. Euskarazko saioa 10:15ean hasiko da eta 12:45ean bukatu.