Euskaraldiko mahaia jarriko dute astelehen arratsaldean Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 12a, 11:39

Pasa den ostiralean, Aiako plazan jarri zuten Euskaraldiako mahaia. (Euskaraldia)

Euskaraldiko mahaia Lardizabal Eskolaren aurrean jarriko dute, 15;30etik 16:30era.

Datorren ostiralean abiatuko dute Euskaraldia eta Aiako batzordea buru-belarri lanean ari da herritarrak parte hartzera animatu daitezen. Astelehen arratsaldean, esaterako, 15:30etik 16:30era, mahaia jarriko dute Lardizabal Eskolaren aurrean. Bertan, aiarrek Euskaraldian izena emateko eta beren txapa jasotzeko aukera izango dute. Herritarrak euskararen aldeko ariketa kolektiboan parte hartzera animatu dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide