Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:
Bihar, ostirala. San Martin eguna
- 12:00. Meza nagusia.
- 12:00. Tortilla patata lehiaketa.
- Jarraian, auzotarren herri kirol saioa, trikitilariek girotuta.
- Arratsaldean, kalejira.
- 23:00. Fan&Go taldea, frontoian. Ximor taberna zabalik izango da goizaldera arte.
Etzi, larunbata. Oilasko biltze eguna
- 06:00. Oilasko biltzea, Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariek eta Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
- 21:00. Bildutako oilaskoekin auzotarren afaria, Indamendi elkartean. Jarraian, erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin, frontoian.
- 00:00. DJ Davila, Ximor tabernan, 04:00ak aldera arte. Tabernak zabalik jarraituko du gero ere.
Azaroak 13, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Gazteen pilota txapelketaren finala.
- 13:00. Herri kirolak. Izeta eskolako harri jasotzaileak: Izeta IV.a, Azpiazu eta Iraitz Arruti. Pentatloi erakustaldia, Izeta V.aren eta Izeta VI.aren eskutik. Laja eta Lutxurdixok girotuko dute herri kirol jaialdia.
- 17:00. Etxetxoren eta Izetaren idi pareen arteko dema.
- Jarraian, erromeria Laja eta Lutxurdixorekin, Ximor tabernan, 22:30ak aldera arte.
- Festei amaiera emateko, Patata Dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.