Gaur, lehen asteburuari jarraipena eta itxiera emateko, egitarau betea osatu dute antolatzaileek: auzotarren pala txapelketa, herri kirolak, auzoko nagusien bazkaria... Urtero bezala, jendetza gerturatuko da eta giro sasnoa nagusituko da ezbairik gabe.
Azaroak 6, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Auzotarren arteko pala txapelketaren finala.
- 13:00. Herri kirolak. Izeta eskolako neskak harri jasotzen. Izer eta Alabier trikitilariek girotuko dute jaialdia.
- Ondoren, auzoko nagusien bazkaria, Indamendi elkartean. Bazkalostean, Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien eta Izer eta Alabier trikitilarien saioa, Indamendi elkartean.
- 18:00. Tabernaz taberna kalejira bertsolariekin eta trikitilariekin.
- Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin, 23:00ak aldera arte.