Euskaraldiko murala margotu dute Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 15a, 16:44

Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, eta ekimena gizarteratzeko hainbat ekimen antolatu dituzte tokiak tokiko batzordeek. Atzo, esaterako, Euskaraldiko murala margotu dute Aian.

Aiarrek gustukoen dituzten euskarazko hitzekin, esamoldeekin eta atsotitzekin osatu dute Aiako Euskaraldiko murala, eta, horretarako, bilketa lana egiten jardun dira azken asteetan.

Argazkiak: Miriam Garcia - Euskaraldia

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide