Belakok abenduaren 10ean joko du Aian

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 4a, 10:00

Hasiera batean abenduaren 17rako iragarri zuten kontzertua, baina data aldatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Emanaldia probalekuan izango da, 22:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude joan den astetik.

Belako taldeak Aian emango duen kontzertuaren data aldatu egin dute. Hasiera batean abenduaren 17rako iragarri zuten arren, abenduaren 10ean izango da azkenean. Lekua eta ordua lehengo berak izango dira; alegia, emanaldia probalekuan izango da, 22:30ean hasita.

Kontzerturako sarrerak joan den astean jarri zituzten salgai Interneten eta Aiako Kultur Etxean, hamabost euroren truke. Belakoren kontzerturako sarrerak ez ezik, Esti Markezen azaroaren 19an emango duenerako sarrerak ere lotura horretan bertan eros daitezke, hamar euroren truke. Emanaldi hori ere probalekuan izango da, 22:30ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide