San Miel eguna eta haren ondorengoa jai egunak izan dituzte Laurgain auzoan, eta hango bizilagunek gogotik ospatu dituzte auzoko jaiak.
Ostegunean, ohi bezala, mezarekin eta hamaiketakoarekin hasi zituzten festak, eta herri kirol jaialdia egin zuten ondoren.
Atzo, berriz, auzo afarian elkartuz eman zioten amaiera jaiei, Atseden Toki elkartean. Ondoren, Izer eta Alabier trikitilarien musikak girotu zien gaua.
Argazkiak: Laurgaingo auzotarrek utzitakoak.