Dagoeneko eros daitezke Esti Markezen eta Belakoren kontzertuetarako sarrerak

Aitziber Arzallus 2022ko irailaren 29a

Esti Markezek azaroaren 19an emango du kontzertua, eta Belakok, abenduaren 10ean. Bi musika emanaldiak Aiako probalekuan izango dira, 22:30ean hasita.

Esti Markezek azaroaren 19an kontzertua eskainiko du Aiako probalekuan, eta abenduaren 10ean Belako taldeak; biek ala biek 22:30ean hasita. Bi emanaldietarako sarrerak dagoeneko eskuragai daude Interneten zein Aiako kultur etxean. Esti markez ikusteko sarrerek hamarna euro balio dute; eta Belako ikustekoek, hamabosna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide