Samiel jaietan dira Aiako Laurgain auzoan. Gaur goizean hasi eta bihar iluntzean bukatuko dituzte, eta eguraldiak festarako asko laguntzen ez duen arren, jende dezente bertaratu da auzora. Goizean ekin diote egitarauari, mezarekin, eta horren ostean, hamaiketakoa egin dute elkartean. Herri kirol jaialdia, baina, bertan behera uztea erabaki dute, eguraldiagatik. Festetan urtero egin ohi duten zozketa, berriz, Jose Inaxio Alustiza Palaziyo-ri tokatu zaio.
Bihar iluntzean herri afaria egingo dute, 21:00etan hasita, eta jarraian, festei bukaera emateko, erromeria izango da Izer eta Alabierrekin.