Irailaren 29an San Mielak ospatuko dituzte Laurgainen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 20a, 10:26

2019ko San Miel jaiak Laurgain auzoan. Artxiboko argazkia.

Irailaren 29an da San Miel Eguna, baina hurrengo egunerako, hilaren 30erako  auzo afari herrikoia eta erromeria antolatu dituzte.

EGITARAUA

Irailaren 29a, osteguna, San Miel Eguna
- 10:30. San Miel Eguneko meza
- Jarraian, hamaiketakoa.
- Ondoren, herri kirol jaialdia. Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez jardungo dira harri-jasotzen, eta Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta Bihurri II.a aizkoran.

Irailaren 30a, ostirala
- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki elkartean. Menua: tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla eta txuleta entsaladarekin, gazta eta menbrilloa, kafea eta kopa. Menuaren prezioa 30 eurokoa izango da pertsonako, eta bertan parte hartu nahi dutenek Aiako Iturriozena tabernan eman behar dute izena hilaren 28a baino lehen.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin goizalera arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide