Aiako igerilekuaz gozatu nahi duten herritarrei egun gutxi batzuk besterik ez zaizkie gelditzen, hiru hilabetez zabalik izan eta gero, igandean honetan, irailak 4, itxiko baitituzte hango ateak. Egunotako eguraldi iragarpenak onenak ez diren arren, ziur izango dela aukeraren bat udako oporraldiari behar bezala agurtzeko.