Hernioko Gurutzearen 75. urteurrena ospatuko da igandean

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 30a, 13:00

Erniozaleak kultur elkarteak egitaraua prestatu du biharko, 10:30etatik aurrera.

Hernioko tontorrean aurreskuarekin agurtuko dute 75 urte betetzear den gurutzea, 10:30ean. Segidan, pintxoak eta trikitixa izango dira Zelatunen, 13:00ak arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide