Gaur, Santio Eguna da, eta ohiturari jarraituz, eguerdian herri-kirol jaialdia egingo dute Santio Erreka auzoan; arratsaldean, berriz, erromeria izango da 18:00etan hasita. Gaur da jaietako azken eguna, eta auzotarrak zein bisitariak Santio Egun ederra pasatzeko prest joango dira Santio Errekara.