Elkanoren Mundubirak ibilaldi gidatua antolatu du Pagoeta natur parkean

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 5a, 14:54

Uztailaren 16an Iturrarandik abiatuko da txangoa, 10:00etan. Lau bat ordu iraungo ditu, eta “Juan Sebastian Elkano eta Laurgain uztartzen dituen kontuak” entzungo dira bertan. 5 euroko salneurria du, plaza mugatuekin.

Erreserbak egiteko edota bestelako informazioa eskuratzeko, 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu daiteke. Bestela, xehetasun gehiago aurki daitezke iturraran@gipuzkoanatura.eus eposta helbidera idatzita edota www.gipuzkoanatura.eus ataria bisitatuta.

Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elkano Fundazioak babestutako ekimena da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide