Erakustaldi bikaina eman dute Andatzako gazteek San Pedro Eguneko herri-kirol erronkan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 29a, 14:28

Gaur San Pedro Eguna ospatzen ari dira Andatza auzoan, eta, ohiturari jarraituz, auzoko gazteen arteko herri-kirol erronka egin dute eguerdian. Gazteak bi taldetan banatu dira, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Suharri Rodriguez Paolla aizkolariekin batera, eta elkarren aurka aritu dira lehian honako probetan: trontzan, txingetan, aizkoran, lokotx biltzen, zaku-eramatean eta korrika. Giro ederra izan da hitzorduan, eta auzotar ugari bertaratu dira San Pedro Eguneko jai giroaz gozatzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide