Argazkiak: Urdanetako auzo elkartea
Pasa den ostegunean, San Joan Sua egin zuten Aiako Urdaneta auzoan. Sortu berria den auzo elkarteak afari-merienda antolatu zuen iluntzerako, eta, ondoren, usadioari jarraituz sua piztu zuten auzoan. Hasiera batean, sua 21:00etan egitea zen asmoa, baina euri zaparra hasi zuenez, ordubete atzeratu behar izan zuten. Dena dela, antolatzaileek azaldu dute bitartean "gustura egon zirela pilotalekuan berriketan, lagun artean".