Auzo elkarte berria sortu dute Urdanetan, urtean zehar ekitaldiak antolatu eta auzoa biziberritzeko asmoz, eta San Joan bezperarako San Joan Sua antolatuko dute. Hala, ekainaren 23an, ostegunean, 20:00etan auzotarrak frontoian bilduko dira lagun giroan afari-merienda egiteko. Antolatzaileek zehaztu dutenez, mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte, baina janaria eta edaria norberak eraman beharko ditu. Ondoren, 21:00ak inguruan, sua piztuko dute eta musikaz girotuko dute gaua.