Haur eta nerabeen heziketak buruhauste ugari sortzen dizkie gurasoei, eta gaiaren inguruko hainbat azalpen emateko hitzaldia antolatu dute Aian, Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izenburupean. Hitzaldia ostegunean izango da Aiako kultur etxean, 17:00etan hasita; doakoa izango da eta haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta egongo da.
Hitzaldiaren inguruko informazio gehiago nahi dutenek hori eskuratzeko aukera izango dute Aiako kultur etxera, 943-13 09 24 telefono zenbakira, hots eginda.