Abian da 2022-2023 ikasturteko musika eta kirol ikastaroetan izena emateko epea. Deialdia Aiako bizilagun guztientzako zabalik egongo da, uztailaren 22a arte. Panderoa, gitarra, eskusoinu txikia eta pianoa eskainiko dira musika arloan. Kiroletan, bestalde, yoga, judo, zumba zein helduentzako pilates eskolak.
Musikako hileroko kuotak
-Panderoa: 22 euro/hileko
-Pianoa edo gitarra: 30 euro/hileko
-Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro/hileko
-Pianoa + gitarra: 45 euro/hileko
-Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro/hileko
-Eskusoinu txikia: 30 euro/hileko
-Panderoa + eskusoinu txikia: 50 euro/hileko
Kiroleko hileroko kuotak
-Pilates helduentzat: 35 euro/hileko
-Zumba helduentzat: 20 euro/hileko
-Judo, 5 urtetik aurrera: 17 euro/hileko
-Yoga: 22 euro/hileko
Oharrak
Ikasturte hasieran 50 euroko fidantza ordaindu beharko da musikan eta pilatesen parte hartzeko. Bestalde, familia bateko hiru kidek edo gehiagok aipatutako ikastaroetan parte hartuz gero, %10eko deskontua jasoko dute kuota orokorrean.
Langabezi egoeran egonik eta inolako prestaziorik jaso ezean, hileroko kuota %50 murriztuko da. Deskontu hori, gainera, egoera berean dauden senitartekoen kuotetara ere zabalduko da.
Ikastaroren batean jende gehiegik izena emanez gero, iaz izena eman zutenek izango dute lehentasuna; betiere, zehaztutako epearen baitan izena eman badute.
Bestelako ikastarorik antolatu nahi duenak, izen-ematearekin batera adierazi dezake. Taldea osatzeko behar adina lagunek asmo bera azaltzen badute, ikastaro berria sor daiteke.