Margomarrazki erakusketa zabalduko dute Aiako kultur etxean ekainaren 24an

Karkara 2022ko eka. 11a, 09:00

Idoia Aldairen lanak erakutsiko dituzte uztailaren 10era bitartean. Kultur etxea zabalik dagoen orduetan egongo da ikusgai erakusketa ere. Igandeetan, berriz, 11:30etik 14:00etara bisitatu ahalko da erakusketa.

Bizipenen lekuko, margomarrazki sorta izeneko erakusketa ikusteko aukera egongo da Aiako kultur etxean ekainaren 24tik uztailaren 10era. Idoia Aldai da egilea, eta inaugurazioa aurreneko egunean egingo dute, 19:00etan. 

Herritarrek kultur etxeko ordutegian gozatu ahalko dute Aldairen lanez, baina igandeetan ere zabalduko ditu ateak erakusketak, 11:30etik 14:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide