Larunbat arratsaldean ikusmina sortu zen Aiako probalekuan. Izan ere, alde batetik, emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketa jokatu zen, eta bestetik, Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa. Azken honetan hiru bikotek parte hartu zuten eta Julen Alberdik eta Ugaitz Mugerzak lortu zuten txapela, lana 20:15 denboran osatuta. Bigarren postuan sailkatu ziren Eneko Otaño eta Iñaki Azurmendi (23:11) eta hirugarrenak izan ziren Mikel Larrañaga eta Jesus Mari Mujika (23:35).