Okilak hobeto ezagutzeko irteera antolatu dute larunbaterako

Aitziber Arzallus 2022ko api. 28a, 11:00

(Argazkia: Txoriak.eus)

10:00etan abiatuko dira Iturraran Parketxetik, Aitor Lekuona aditua gidari dutela. Ekintzan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus  helbidera idatzita.

Okilei buruz zerbait gehiago jakin nahi duenak aukerak polita izango du larunbatean, Iturraran Parketxeak espezie hori ezagutzeko irteera eta solasaldia antolatu baititu. 10:00etan abiatuko dira Iturraran Parketxetik, Aitor Lekuona adituaren gidaritzapean. Parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea lotura honetan, 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus  helbidera idatzita. Bost euro kostako parte hartzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide