Aiako Txakolin Eguna, aspaldian ez bezalako festa

Juan Luis Romatet eta Urtzi Oteiza 2022ko api. 12a, 10:30

Herritarrek festarako gogoa dutela argi gelditu zen joan den igandean, Aiako XVIII. Txakolin Egunean. Eguraldi bikaina lagun, goizean goizetik jendetza bildu zen herriko plazan. Eguerdi artean Getariako txakolina eta txekor haragia dastatzeko aukera izan zuten; eta behin dastaketak bukatu eta plazako postuak kendu zituztenean, herriko gazteak izan ziren txozna zabaldu zutenak. Horri eta Izer eta Alabier trikitilarien saioari esker, iluntzera arte luzatu zuten jaia.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide