Larunbaterako zuhaitz landaketa antolatu du Lurgaiak Aian

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 10a, 10:34

Bertako zuhaitzak landatuko dituzte eta larunbat goizean egingo dute landaketa. 09:00etan jarri dute hitzordua Izeta sagardotegiko aparkalekuan, eta 13:30era arte luzatuko da ekintza. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute info@lurgaia.org helbidera mezua idatzita. Mendiko botak, kantinplora eta hamaiketakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. Joan den hilean ere egin zuten zuhaitzak landatzeko beste saio bat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide