Bihar goizean miru gorriak askatzen ikusteko aukera izango da Iturraran parketxean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 14a, 11:21

11:30etan askatuko dituzte hegaztiak. Ikusi nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi.

Hegaztiak gustuko dituztenek, ikuskizun polita dute bihar goizean Aiako Iturraran pareketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatu dituzten miru gorriak naturan aske utziko dituzte. 11:30ean izango da hori eta nahi dutenek ikustera joateko aukera dute, aurrez izena emanda eta buruko hiru euro ordainduta. Horretarako, 943 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide