San Martin jaiak aurrera jarraitzen dute Urdaneta auzoan, eta gaur arratsaldean haurrei zuzendutako jarduerak eta jolasak egin dituzte frontoian. Gainera, txokolate beroa dastatzeko parada ere izan dute. Horrez gain, mus txapelketa jokatu dute Indamendi elkartean, eta egundoko giroa sortu da karta jokoaren bueltan.