2021/09/18 22:30

Dantza

Gelajauziak

Gelajauziak
Aiako probalekua, Aia

Kukai Dantzak Gelajauziak izeneko ikuskizuna eskainiko du Aiako probalekuan. Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena dantzariek hartuko dute parte.

Jon Maya Seinek eta Cesc Gelabertek sortu dute ikuskizuna, eta azaldu dutenez, "dantza tradizionaletan ohikoak diren hainbat kontzeptu berraztertu" dituzte, "begirada pertsonal berri batetik".

Sarrerak musikaze.com atarian edo Aiako kultur etxean eskura daitezke, agortu arte. Aforoa mugatua izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide