Erleen mundua ezagutzeko aukera izango da Iturraran Parketxean

Karkara 2021ko abu. 24a, 09:00

Ostegun goizean egingo dute jarduera, eta izena eman behar da aldez aurretik.

Galdutako erlearen bila orientazio jolasa antolatuko dute Iturraran Parketxean, ostegun honetarako. Talde txikitan egiteko modukoa da, eta ondoren, erlategira bisita eginez bukatuko dute jarduera. 10:15etan hasita, erlategira bisita gidatua eskainiko dute, eta erlauntza baten irekiera ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Helduen prezioa 6 eurokoa da eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, berriz, 4 eurokoa. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi behar dute interesa duten herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide