2021/08/06 22:30

Bertsoak

Aiako Bertso Jaialdia

Aiako Bertso Jaialdia
Aiako probalekua, Aia

20:30ean ekingo diote kantuari sei bertsolariek, ohi bezala, probalekuan. Aurtengo gonbidatuak dira, hain justu, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran, Anjelmari Peñagarikano, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Aitor Mendiluze ere han izango da, baina gai-jartzaile lanetan.

Sarrerak Aiako udaletxean daude eskuragai (harremanetan jarri nahi dutenek, 943 131 144 telefono zenbakira dei dezakete edo mezu bat bidal dezakete harrera@aia.eus helbidera). 2 euro balio du Bertso Jaialdirako sarrera bakoitzak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide