Ohi bezala, apirileko azken asteburuan ireki ditu ateak Iturrarango Landare Berezien Azokak. Aurten hemezortzigarren edizioa du ehundaka naturzale biltzen dituen azokak, eta berezitasun handi batekin antolatu dute: modu birtualean ireki dituzte azokako ateak gaur goizean, pandemiak hala behartuta. Hala, antolakuntzak sarean plazaratu du mintegien eta landareen gaineko informazioa, eta bisitariek eduki gehiago ere topatuko dute atari digitalean.
Informazioa topatzeaz gain, webgunearen bidez saltzaileekin harremana egin eta landareak erosteko aukera ere izango dute interesatuek. Betiko modura, gaur eta bihar egongo da zabalik azoka birtuala.