Altxorraren Bila jolasa antolatu dute Iturraranen datozen bi asteburuetarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 20a, 08:57

Orientazio mapa baten laguntzaz lorategian zehar kokatuta egongo diren balizak topatu beharko dituzte familiek.

Gipuzkoako Orientazio Taldeak diseinatutako orientazio zirkuituetako batean Altxorraren bila jolasa egingo dute hilaren 24an eta 31n, Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran lorategi botanikoan. Hala, orientazio mapa baten laguntzaz lorategian zehar kokatuta egongo diren balizak topatu beharko dituzte familiek, eta parte hartzen duten bitartean naturako zenbait gairi buruzko galdera erantzun beharko dituzte altxorra bilatu ahal izateko. 

Ekimenean parte hartu nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita, urtarrilaren 23a edo urtarrilaren 30a baino lehen. Helduek bost euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek hiru.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide