Sutea izan da Arratola Aldea auzoko txabola batean

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 6a, 20:26

Ertzaintzak abisua jaso du 20:00ak aldera, eta larrialdi zerbitzuak bertan dira dagoeneko. Dirudienez, ez da zauriturik izan.

Aiako Arratola Aldea auzoko txabola batean sutea gertatu da, iluntzeko 20:00ak aldera. Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera, larrialdi zerbitzuak bertan dira dagoeneko. Dirudienez ez da zauriturik izan, baina Orioko plazatik bertatik ikus zitekeen sutea, argazkian ikus daitekeenez. 

Suhiltzaileek laster itzali ahal izan zuten sua (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide